Germain Lafitte eta Gaztainondo japoniarra:

Lafitte Mintegiak sortu zirenetik, gaztainondo aldatuak dira gure berezitasuna.

HISTORIOA:

Japoniako gaztainondoa edo Castanea Crenata naturalki hazten da Japonian, Korean eta sortaldeko Txinan. 1907an Euskal Herrian sartu da, bi euskal misioilariri esker, aita CHABAGNOk eta aita LISSARAGUEk baidituzte lehen fruituak Aldudera ehorri. Lehen ereintza saiakeren arrakasta ikusirik, Euskal Herriko bazter gehiagotan hedatzen hasi da.

30garren hamarkadan, Lekorneko laboraria den Germain Lafitte aparteko berezitasunak dituen zuhaitz horren aldeko apostua egiten du:

 - Tintaren gaixotasunari aitzin egiten dio, Europako gaztainondoak ondatzen dituzten onddoeri gogor eginez.
 - Fruituak laster ematen ditu (3/4 urteren buruan).
 - Gaztain ederrak ematen ditu, gozotegientzat aproposak.

Ekoizpena egiten hasten da eta fruitu edo oihanentzat interesgarriak kausitzen dituenak hautatzen ditu. Mota askoren artean, hiru aipagarri: IPHARRA, EDERRA eta MARKI. Gaur egun, mota horiek famatuak dira eta zuhaitz fruitudunen katalogo ofizialean sailkatuak dira. Gehiago dena, Germain Lafittek, Europako gaztainondo motak (Castanea Sativa) txertatu ditu Japoniakoetan, Tintaren gaixotasunari gogor egiten dioten landareak sortuz. Oraindik ere, gaur egun, Lafitte Mintegiek, landakai guztiak japoniako gaztainondoetan txertazten dituzte.

"Le châtaigner japonais en Pays Basque" izenpeko liburuxkan aurkituko duzue informazio gehiago.

 

EKOIZPEN TEKNIKAK:
  • 1. urtea: Udazkenean gure japoniako gaztainondoen fruituen biltzea eta ereintza mintegietan.
  • 2. urtea: Ereintzatik sortuta, landakaiak erortzen dira udazkenean, eta lerroka birlandatzen dira txertatuak izateko. Birlandatzeari esker, erdiko erroa moztuz, bazterreko erroak azkartzen zaizkie, geroko lotzea errextuz.
  • 3. urtea: Birlandatutako landakaiak txertatzen dira Abuztu- Irailean.
  • 4. urtea: Txertatutako landakaiak neguan mozten dira. Txertoa abiatzen da eta zurkaitz batek laguntzen du. Udazkenean, landakaia salgai da, 100/150, 150/200, edo 200/250ko muskiletan, motaren eta landakaiaren arabera.
  • 5. urtea: Muskilen zati bat beste urte batez lantzen da, 6/8 eta 8/10ekoak izan arte.

 

 
 
GURE GAZTAINONDO MOTA EZBERDINAK:

 

         MOTAK      
       KLASEAK        
      FRUTAREN TAMAINA          
       ITXURA      
       HELDUTASUN DENBORA           

Belle Épine

Sativa Handitik oso handira  Marroia Erdi berandu

 Bouche de Bétizac

 Crenata x Sativa  Handia Marroia  Goiz

 Bouche rouge

 Sativa  Ertainetik oso handira  Marroia  Oso berandu

 Bournette

 Crenata x Sativa  Ertainetik handira Marroia  Erdi goiz

 Camberoune

 Sativa  Ertainetik txikira  Marroia  Berandu

 Combale

 Sativa  Ertainetik handira  Marroia  Berandu

 Dorée de Lyon

 Sativa  Ertaina Gaztaina  Erdi berandu

 Ederra

 Crenata  Handia  Marroia  Erdi goiz

 Herria

 Sativa  Ertaina  Gaztaina  Berandu

 Ipharra

 Crenata  Handitik oso handira  Marroia  Goiz

 Laguépie

 Sativa  Ertaina  Gaztaina  Erdi berandu

 Maraval

 Crenata x Sativa  Handitik oso handira  Marroia  Erdibidean

 Maridonne

 Crenata x Sativa  Handitik oso handira  Marroia  Berandu

 Marigoule

 Crenata x Sativa   Handitik oso handira  Marroia  Erdi goiz

 Marki

 Crenata  Handia  Marroia  Erdi goiz

 Marron de Goujounac

 Sativa  Handitik oso handira  Marroia  Erdi berandu

 Marron d'Olargues

 Sativa Ertaina Marroia   Erdi berandu

 Marron de Redon

 Sativa Ertainetik handira  Marroia  Erdi berandu

 Marsol

 Crenata x Sativa  Handitik oso handira  Marroia  Erdi goiz

 Merle

 Sativa  Ertainetik handira Marroia  Erdi goiz

 Montagne

 Sativa   Ertainetik handira  Marroia  Erdi berandu

 Nouzillard

 Sativa  Txikitik ertainera  Marroia  Erdi berandu

 Précoce de Migoule

 Crenata x Sativa  Ertaina Gaztaina  Goiz

 Précoce des Vans

 Sativa  Txikitik ertainera Marroia  Oso goiz

 Rousse de Nay

 Sativa  Ertaina  Gaztaina  Erdi berandu

 Sardonne

 Sativa  Ertainetik handira  Marroia  Erdi berandu

 Verdale

 Sativa  Txikitik ertainera  Marroia  Berandu

 Vignols

 Sativa  Handitik oso handira Gaztaina Erdi goiz

Lexikoa:

  • Castanea sativa: Europako gaztainondoa
  • Castanea crenata: Japoniako gaztainondoa

Frutaren tamaina:

  • Txikia: 10 eta 12g bitarteko frutak
  • Ertaina: 12 eta 15g bitarteko frutak
  • Handia: 15 eta 18g bitarteko frutak
  • Oso handia: 18g baino gehiagoko frutak

Frutaren itxura:

  • Marroia: banandu gabeko fruta da. "Marroi" izena hartzen du, banandutako fruten batezbesteko proportzioa %12a baino gutxiago denean.
  • Gaztaina: banandutako fruta da. "Gaztaina" izena hartzen du, banandutako fruten batezbesteko proportzioa %12a baino geihago denean.

Heldutasun denbora:

  • Oso goiz: Irailaren 10a baino lehen
  • Goiz: Irailaren 11tik, 25era
  • Erdi-goiz: Irailaren 26tik, Urriaren 15era
  • Erdi-berandu: Urriaren 6tik, 15era
  • Berandu: Urriaren 16tik, Azaroaren 25era
  • Oso berandu: Azaroaren 25etik aurrera

BIBLIOGRAFIA:

  • "Le Châtaignier japonais en Pays Basque" - G. Lafitte (1946).
  • "Le Châtaignier - Production et Culture" - INVUFLEC (1978).
  • "Châtaignes et marrons, variétés inscrites au catalogue officiel" 1986 - Chapa - L’arboriculture fruitière N° 399.
  • "Les fruits retrouvés" - Evelyne Leterme - Editions du Rouergue (1995).
  • "Châtaignes et marrons" - CTIFL (1995).